
Atzo, abenduaren 18an, Oiartzungo plazan
Txerri Eguna ospatu zen, eta guk, Elizalde ikastetxeko 4. mailako ikasleok postu bat jarri genuen kontsejupeko frontoian. Bertan sagardoa, ardoa, bizkotxoa eta tortilla eta txistorra ogitartekoak eta pintxoak saltzen genituen. Ez zuen eguraldi onik egin, baina dexente diru lortu genuen.